Hilabetero bezala, Plax! sexuaren aholkularitza zerbitzua izango da gaur, gazteentzat. 16:30etatik 19:30etara izango da, Plaza Feministan. Jokuak ere egingo dituzte.
Sexua eta sexualitatearen inguruko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, aholkularitza zerbitzua dauka Udalak, gazteei zuzenduta. Plax! izena du aholkularitza zerbitzu horrek eta hilabetero elkartzen dira, adin desberdinetako gazteak. Gaur ere izango da aukera, 16:30etatik 19:30etara, Plaza Feministan (Aristizabal 7, Txantxilla). Herriko gazte guztiei luzatzen diete gonbidapena, plazerra plazara atera dezaten. Eta honako galdera luzatu dute: Sexkatzeizu gorputzak?.
Plax! zerbitzuan, sexua edo sexualitateari buruzko bakarkako kontsultak egiteko aukera dago. Horrez gain, jolasak egiten dituzte, zentzumenak lantzeko, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!