San Joan Konpartsak Txotx Egunean hartu zuen parte igandean eta erromeria antolatu zuen. Berez, Plaza Berrin ziren egitekoak, baina euriaren eraginez, udaletxeko arkupetan egin behar izan zuten. Prentsa ohar bidez, honakoa adierazi du: «Bizilagunen bat molestatu izango genuen, udaltzainak Plazara azaldu baitzitzaizkigun esanez, 20:15etatik aurrera kejak jaso zituztela. San Joan Konpartsako kideok sentitzen dugu Hernaniko bizilagunen bat molestatu izana 20:15ak aldera, erromeria bat tarteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!