Hernaniko 5 jokalarik Emakumezkoen Txapelketa Autonomikoa jokatu dute asteburu honetan Galizian, Euskadiko Selekzioarekin (Amets Castrejana, Maialen Aranegui, Anabel Perez, Marta Tejero eta Leire Rodriguez.). Selekzioak bosgarren postua lortu du. Postu hori eskuratzeko, Andaluziaren aurka neurtu ziren Andoni Samperioren jokalariak eta Tejeroren entsaioari esker irabazi zuten (5-0). Taldea txapelketa irabazteko aukerarik gabe geratu zen estraineko partidan, Valentziaren aurka galduta (10-5), nahiz eta gero Murtziari erraz irabazi (3-52).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!