Oiarperi 40-39 irabazi zion. Ojuel eta Aizpitartek ere irabazi egin zuten Euskal Herriko Txapelketako aurreneko partidua.
Ander Lopez seniorrak, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalerdirako pasea lortu du asteburuan. 40-39 irabazi zion Oiarperi. Horrez gain, beste 6 garaipen ere lortu dituzte asteburu honetan Hernaniko pelotariek.
Besteak beste, aipatzekoa da Ojuel eta Aizpitarte seniorrek Euskal Herriko Txapelketako aurreneko partidua irabazi dutela. 22-14 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari, nahiz eta partidu oso ona ez jokatu.
Gipuzkoako Binakako Txapelketa ere, irabaziz hasi dute Gorostidi-Zugasti eta Arizmendi-Insausti infantilek, lehenengo mailan.
Bestalde, Xabat Pagola kadeteak galdu egin zuen Trinkete Txapelketako finalerdia, 23-30 Oiarperen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!