Emaitza ederrekin hasi du Hernanik Gipuzkoako Batel Liga. Larunbatean jokatu zen aurreneko estropada Loiolan, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta, eta mutil kadeteak txapeldun izan ziren. Infantiletan ere, estropada ederra egin zuten mutilek eta bigarren postua lortu zuten. Neska kadeteek, berriz, hirugarren denborarik onena egin zuten. Parte hartu zuten 93 bateletatik, 8 Hernanikoak izan ziren eta gainerakoek ere lan txukuna egin zuten. Arraun elkarteko arduradunak oso pozik geratu ziren. Hurrengo estropada San Juanen izango da, igandean.