Bola denboraldia atzo hasi zen, taldekako txapelketako lehendabiziko tiraldiarekin, eta oso jendetsua izan zen, guztira 70 lagunek bota baitzuten. Eta lehendabiziko tiraldia Segurak irabazi zuen 256 brila botata, sei lagunen artean. Marka bikaina, bakoitzak ia 43 brila jo zituela esan nahi baitu horrek. Bigarren, Urnietan izan zen, 251 brilarekin, eta hirugarren CD Hernani, 246rekin.
Gazte asko, eta giro bikaina
Irudi polita zen atzokoa, bola botatzen gazte dexente aritu baitziren, aurreko aldiekin konparatuta. Sei laguneko 10 talde presentatu ziren, horrez gain, beste lau lagunek ere bota zuten, beren kaxa. Goizean momentu batean bete-bete eginda egon zen bolatokia, eta hernaniarrek badute kulpa zati bat horretan, Hernaniko bi talde eta Ereñotzuko bat izan baitira aurten ere, aurreko urteetan bezala. Gabirik ere gazte dezente mugitzen omen ditu, eta beste herri batzuetan ere ari dira lanean.
Bigarrena, Olaberrian
Olaberrian dute bigarren eta azken tiraldia, datorren asteburuan, eta lehendabiziko hiru taldeez gain, ea Hernaniko beste biek zer egiten dute. Elur Txorik 206 brila ditu, eta Ur Miak 177 brila.
Burugain bigarren
Gaurko tiraldia bana ere kontatzen zen, eta hor Miguel Burugain hernaniarra bigarren izan da, 47 brilarekin.