Adarraga memoriala, datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 13a, 01:00

Aurten 50 urte egingo ditu Adarraga Memorialak eta gaztetxoak neurtuko dira, datorren igandean, Sagastialdeko pistan. 11:00etan hasiko dira probak eta 12:30ak aldera bukatu.

Berrogeita hamar urte beteko dira aurten Adarraga Memoriala Hernanin egiten hasi zirenetik. Urte berezi honetarako hiru zirkuito prestatu dituzte, eta benjaminak, alebinak eta infantilak neurtuko dira.

Zirkuito guztiak atletismo pistaren barruan edo inguruan prestatu dituzte, eta bertara joaten denak dena ikusteko aukera izango du, beraz.

Alebinak hasiko dira, infantilek segi eta benjaminek bukatu. Probarik motzenak 890 metro izango ditu, eta luzeenak 3.305 metro. Dato­rren igandean, goizeko 11:00­etatik 12:30ak aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!