Waterpoloko bi talde hernaniarrek gaur etxean jokatuko dituzte euren partiduak, eta festa polita izango dute giro faltarik ez baita izango. Mutilek jokatuko dute lehendabiziko partidua, Master Askartza taldearen kontra. Eguerdiko 12:30etatik aurrera jokatuko dute.
Neskek ondoren jokatuko dute, eta aurrean izango dute Santoña taldea. Eguerdiko 13:30etatik aurrera ariko dira, kiroldegiko igerilekuan.