Euskal Herriko txapelketara ez da edozein pasatzen. Bakoitzak bere lurraldean erakutsi behar du onenen artean dabilela, eta hala lortzen da pasea Euskal Herrikoa jokatzeko. Ojuel eta Aizpitarteren kasua da. Gipuzkoako txapeldunak dira, afizionatuen lehenengo mailan, eta gaur jokatuko dute Euskal Herriko txapelketako lehendabiziko partidua. Hernaniko kiroldegian izango da, 11:00etan hasiko den jaialdiko hirugarren partiduan, eta aurrean, inoren inbidiarik gabeko bikotea, Irurtzungoa.
Dohai ederrak
Bi hernaniarrek erakutsi dute dohai ederrak dituztela pelotarako, eta elkarrekin bikote gogorra egiten dute. Ojuelek indarra du eta bizi ibiltzen du pelota. Aizpitartek asko eusten dio, eta atzelari gutxi dira berak bezala pelotari eskua sartzen diotenak. Pelotazalearentzat partidu ederra, inondik ere, gaurkoa.