Bost aukera turistarentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 12a, 01:00

Hernanik gero eta turista gehiago erakartzen du, eta herria ezagutzeko eskaintza ere gero eta oparoagoa dauka. Aurten bost eskaintza behin­tzat prestatu dituzte Udalak, Behemendik, eta sagardogile eta ostalariek. Berrikuntza, ostiraletako aukera berezia: lo egiteko lekua eta sagardotegia hartzen dituenari %15eko deskontua egingo zaio.

Horrez gain, Hernaniko Udalak lau aukera eskainiko ditu Hernani eta sagardotegiak ezagutzeko, eta turismo informazio puntua martxan izango da txotx denboraldian.

Deskontua, sagardotegia eta lotarako lekuagatik
Biak batera hartu behar dira, eta erreserbak pentsio edo ostaletan egin beharko dira. Lotarako lekua eta sagardotegia hartzeagatik, ostiraletan, %15eko deskontua izango dute turistek. Donostialdeko 17 alojamendu eta sagardotegi sartu dira eskaintza honetan; Hernaniko Itxasburu eta Ipa­rragirre sagardotegiak, Zin­koe­nea pentsioa eta Pardiola nekazal turismoa.

Top esperientzia: historia eta sagardoa, oso osorik
Hernaniko Udalak lau aukera ezberdin eskainiko ditu txotx denboraldiko larunbatetan, eta Aste Santuko ostiralean. Goiz pasa egiteko eskaintza da; eskaintza oso-osoa, nolabait esateko. Hernaniko Kaxko Historikoa ikusi, tren berdean sagardotegi inguruetan ibilbidea egin eta sagardotegian sagardoa dastatuko dute. On­doren, bazkaria sagardotegian. (Bazkariak Larre-Gain, Iparra­girre eta Itxasburun izan­go dira, eta katak azken bietan).
Astebete lehenago izena eman beharko da. Prezioak: hel­duek 40 euro, 4-15 urtekoek 23 euro, eta 0-3 urtekoek dohai­nik. Bost hizkuntza aukeran: euskera, gaztelania, frantsesa, inglesa eta katalana.
Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 15 pertsona.

Pakete turistikoa, beste aukera
Aurreko aukera berdina ere eskainiko da, baina bazkaririk gabe. Kasu horretan, prezioak aldatu egingo dira, noski. Helduek 10 euro, 4-15 urtekoek 5 euro, eta 0-3 urtekoek dohainik.

Erreserbak aurrez egitea gomendatzen da, baina ez da beharrezkoa. Libre dagoen kasuetan, momentuan ere egin liteke. Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 20 pertsona.

Tren berdean ibilbidea edo Kaxko Historikoa ezagutu
Beste bi aukera ere emango ditu Udalak, bakoitza bere aldetik. Batetik, tren berdean ibili nahi dutenek, besterik gabe aukera izango dute la­runbat arratsaldez. Hiru aldiz aterako da trena, eta 23 minutuko bidea egingo du: 16:45­etan (azalpenak euskeraz); 17:15etan (gaztelaniaz); eta 17:45etan (euskeraz). Prezioak: helduek 2 euro, 4-15 urtekoek euro 1, eta 0-3koek dohainik.

Gainera, besterik gabe Kaxko Historikoa ezagutu nahi dutenek aukera izango dute igandeetan, 12:00etan, azalpenak entzunez Kaxkoa ezagutzeko. Dohainik izango da, eta momentuan azaltzea nahikoa izango da.

Irteera guztiak turismo informazio puntutik (Biteri)

Ibilbide gidatu guztiak Biteri aurretik aterako dira, turismo bulegotik hain zuzen. Gida lanak egingo dituena, aurreko urteetan bezala, Maria Izagirre hernaniarra da, turismo bulegoko langilea.
Turismo bulegoa irekita egongo da txotx denboraldian, Biteri ondoko plazan: larunbatez (10:15-14:15 / 16:30-19:30) eta igande eta jai egunetan (11:00-15:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!