Hastera dijoa Hernaniko festarik haundiena... txotx!!!

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 12a, 01:00

Kupeletan sagardoak zai, sagardogileak martxan, Her­naniko Udala azpiegitura an­tolatuta... dena prest dago Hernaniko festarik haundienerako. Mila­ka lagun inguratuko dira datozen lau hilabeteetan Herna­ni­ra, sagardoa kupeletan nola egiten ari den probatzera, eta bide batez gure herria ezagutu eta egun eder bat pasatzera.

Irekiera, 12:30etan
Sagardoaren kulturak sekulako zainak boteak ditu bailara honetako lurretan, eta denboraldi honek erakusten du garbiena hori. Gaur ere ongietorria egingo diote sa­gardo berriari, eta ohorezko tragoa egitera gonbidatu di­tuz­tenak ondo ezagunak: ETB­ko Kontrako Eztarria saioko kideak. Omenduek eguerdiko 12:30etan hartuko dute ohorezko tragoa, denboraldiko milaka eta mi­laka tragotan lehendabizikoa, Plaza bete hernaniarri oihu eginaraziko diena: «Hauxe da Hernaniko sagardo berria!». Aurretik, 11:00etan hasiko da festa suziriekin eta Apaxi ipuin kontalariarekin. Trikiti­lariak, Kalez kale kantari, eta txalaparta hotsak ere izango dira tarte horretan. Txotx irekieran jende asko espero da, beti bezala, txandan-txandan tragoa hartuko dutenak. Gero bazkaria dute Larre-Gainen, eta arratsaldean Erromeria, Plaza Berrin (eguraldi txarra bada, Atsegindegin).

Sagar Lasterra eta Sagar Martxa, urteroko gisan
Denboraldiak lau hilabete izango ditu, eta bitarte horretan antolatu dituzte ekitaldiak, sagardoaren bueltan. Sagar Lasterra da horietako bat, herri krosa, eta gero eta jende gehiago inguratzen duena. Otsai­laren 22an egingo dute aurten, eta beti bezala sagardotegietan barrena egingo dute zirkuitua, Her­na­niko paraje ederretan ba­rrena. Ibilbide tankerakoa, baina oinez egiteko, Sagar Martxan izango da. Aurten apirilaren 13an izango da oinezko ibilia eta goiz pasa, Hernaniko sagardotegiak eza­gutuz egiteko. Eta nola ez, ohiturarik haundieneko ekitaldia, sagardoaren kofrade berriak izendatzeko eguna izango da, martxoaren 16an, Tolarea Her­naniko Sagardo Natu­ra­laren Kofradiak bere XIX. Kapitulua ospatuko baitu. Eskaintza osoagoa eman nahian, turismoa bultzatzeko hainbat aukera ere prestatu ditu Udalak, beste talde ba­tzurekin batera: turismo informazio puntua, bisita gidatuak, pakete turistikoa, esperientzia, edo azkenik, ostiralak indartu asmoz, eskaintza berezia, Hernaniko bi ostatu eta bi sagardotegitan, %15eko beherapenekin. (ikusi XI.or).

Elkarbizitzako arauak errespetatzeko deia
Hernaniko Udalak dei egin die herritarrei eta Hernanira datozenei elkarbizitzako arau­ak errespetatzera. «Txotx denboraldia, Hernaniko sagardotegi eta sagardoak ezagutu eta dastatzeko garaia da, sustrai sendoak dituen ohitura ezagutzeko aukera ezin hobea; baina beti ere, elkarbizitza bermatzen duten arauak errespetatuz. Hernanik bisitaria zaintzen duenez, bisitariak ere Hernani zaintzea eskatzen du Hernaniko Udalak».

Komunak eta autobusak
Hainbat neurri hartu ditu Hernaniko Udalak txotx denboraldirako. Udaltzaingo zerbitzua haunditu egingo da, eta egokitu, ordu jakinetan udal­tzain kopurua igota. Komun publiko gehiago ere jarriko dira, herriko erdialdean. Apar­kalekuetarako bi toki izango dira batez ere, jendea bideratuko dutenak. Batetik, kanpotik datozen autobusen­tzat Ibaion­do poligonoan jarriko da le­kua, eta kotxeentzat Karabelen 280 plazako aparkalekua erabiltzea go­mendatu dute (gero igogailua erabili liteke). Autobusak izango dira sa­gardotegi guztietara, Alberrora izan ezik (oinez minutu batera dagoelako). Ikusi tabla.

AUTOBUSAK

Osiñaga: Ostiral gau eta larunbat

Itxasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre, Elorrabi, eta Goiko-Lastola. Zinkoeneatik

Urtarrilak 24-Otsailak 8
Apirilak 4-Apirilak 26

Eguerdian (larunbata)

Joan: 14:00
Etorri: 18:00

Gauean (ostiral eta larunbat)

Joan: 21:00
Etorri: 00:00

Apirilak 4-Apirilak 26

Eguerdian (larunbata)

Joan: 13:30 / 14:00 / 14:30
Etorri: 17:30 / 18:00 / 18:30

Gauean (ostiral eta larunbat)

Joan: 20:30 / 21:00 / 21:30
Etorri: 23:00 / 23:30 / 00:00

Akarregi, Rufino, Zelaia
Autobus gorria - Areizaga - A1-A2.

Larre-Gain: Ostiral gau eta larunbat

Elkanotik (Larre-Gain izeneko autobusa)

Eguerdian (larunbata)

Joan: 13:30
Etorri: 18:00

Gauean (ostiral eta larunbat)

Joan: 20:45
Etorri: 00:00

TXOTX EGUNA - GAUR
11:00 Suziriak. Apaxi ipuin kontalaria, Arkupetan.
11:00-11:45 Trikitilariak 
herriko kaleetan barrena. 
12:00 Kalez kale kantari. 
Plaza Berrin abiatu eta kalejiran Gudarien plazaraino. Txalapartariak, Arkupetan.
12:30 Txotx irekiera. Gudarien plazan.
14:30 Bazkaria. Larre-Gain sagardotegian.
18:30 Erromeria. Plaza Berrin (euria bada, Atsegindegin).

TXOTX DENBORALDIA
Otsailak 22 VIII. Sagar Lasterra Herri Krossa.
Martxoak 16 Tolarea Sagardo Naturalaren Kofradiak Kapitulua.
Apirilak 13 V. Sagar Martxa. Egun erdiko ibilaldia.  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!