Denei zer pentsatua ematen dien errealitatea, dokumental batean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 12a, 01:00

Uru­mea ertzeko erruma­nia­rren kan­pa­menduak zer pentsatua denei eman die, baina zenbat dakigu errea­litate horri buruz? Sos Arra­zakeria taldeak dokumental bat egin du horri buruz, eta ostegunean aurkeztuko du, 19:00etan, Biterin: Balta txu­ria, Balta berdea: Urumearen zu­rrumurrua. Dokumentala eta gero hizketaldia izango da eta lau lagunek hitz egingo dute bertan: Andoni Gartzia Asti­garragako Alkateak, Sorina Lunca kanpamenduan bi­zitutako errumaniarrak, Agus­­tin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, eta Glori Mendinueta Hernani­ko Udal Ongintza zinego­tziak.

«Ijitoak herrietatik bidali egin izan dira, edo ez-ikusiarena egin izan zaie»
Astigarragako Udalak auzo gisan onartu ditu erruma­niarren bi zonaldeak, eta hori izan da, hain zuzen ere, doku­mentala egiteko arra­zoia. SOS Arrazakeriak oso garbi adierazi du, benetan ereduzkoa iruditu zaiolako jokaera. «Ijitoak herrietatik bidali egin izan dira, edo bestela ez-ikusiarena egin izan dute Udalek. Inoiz ez da asentamentu bat onartu eta gizartean integratzen saiatu. Hori da Astigarraga eta Her­naniko kasua, eta dokumen­talak hori erakutsi nahi du, gizatalde kaltetu baten alde egindako ahalegin bat». SOS Arrazakeriak salatu egin nahi du errumaniako ijituekiko dagoen irudi pu­bliko ezkor eta estereotipoz betea, «eta etnia horretako pertsonen integrazioa bul­tza­tu nahi dugu». 

Balta txuria, balta berdea; zingira txuria, zingira berdea
Orain dela zortzi urte hasi zuen programa hau Astiga­rragako Udalak, eta zonalde horiei bi izen eman zitzaiz­kien: Balta txuria eta Balta berdea. Balta da aintzira edo zingira, errumanieraz. Hori hartu zuten dokumentalaren izen gisara, eta horri erantsi zioten Urumeako zurru­mu­rrua, esanahiarengatik, «ibaia­­ren zurrumurrua eta dabiltzan zurrumurruekin jokatu nahi genuen», dio Anaitze Agirre doku­men­ta­leko zuzendarietako batek.

17 lagunekin elkarrizketak
Dokumentalean 17 laguni egindako elkarrizketak era­kusten dira: instituzioetako arduradunak, elkarte eta gi­zarte erakundeetako kideak, errumaniako ijitu jatorriko pertsonak, herritarrak... bes­teak beste ikusiko dira: Agus­tin Senperena Astigarragako udaltzain kaboa, Mikel Goe­naga Astigarragako parro­koa edo Jose Luis Madrazo Jaur­laritzako gizarte politi­karako zuzendari izana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!