Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txapelketa desberdinetan hartuko dute parte asteburu honetan Hernaniko pelotariek. Alde batetik, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, Xabat Pagola kadeteak finalerdia jokatuko du Ugalde IIIaren aurka, Iruran (15:15). Ander Lopez seniorrak, berriz, finalaurdena jokatuko du Hernandezen aurka, Donostian (16:00). Bestetik, Euskal Herriko Txapelketa martxan da eta bihar Ojuel eta Aizpitarte seniorrek Irurtzungo bikotearen aurka jokatuko dute, Hernanin (11:00). Alebin eta infantilek, berriz, Gipuzkoako Binakako Txapelketari ekin diote eta gaur 6 partidu jokatuko dituzte. Horietatik 4, Hernanin izango dira (16:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!