Julen San Miguelek partidu latza jokatuta irabazi zuen atzo Urtasun gaztearen kontra, eta Master Torneoko finalera sailkatu da. Benetan partidu zoragarria izan zen atzokoa, gutxitan ikusten diren horietakoa. Bi pelotariak zituztenetan aritu ziren, eta ia perfekziora jokatu zuten. Bien artean lau pelota huts egin zituzten, eta gainerako guztiak egindako tantoak izan ziren. Urtasunek ez zuen galtzerik merezi, baina San Miguelek merezi zuen irabaztea. Horrelaxekoa da kirola. Julen San Miguelek berriz ere Urrizaren kontra jokatuko du finala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!