Hernaniko eta Gipuzkoako bolariek bihar hasiko dute denboraldi berria. Gainera, Hernanin izango da aurreneko tiraldi hau, Florida auzoko bolatokian. Urtero bezala, Taldekako Txapelketa jokatuko da aurreneko bi igandetan. Bigarren tiraldia, Olaberrin izango da. Biharko tiraldia, goiz eta arratsalde jokatuko da: 09:30-11:30 eta 16:00-17:30.
11 talde eta 66 bolari, lehian
Taldekako Txapelketan, Gipuzkoako 11 taldek hartuko dute parte, hau da, 66 bolarik. Hernanitik, 3 talde izango dira lehian: Elur Txori, CD Hernani eta Ur Mia.
Iaz, CD Hernani hirugarren
Iazko emaitzak berdintzen eta ahal bada hobetzen saiatuko dira etxeko bolariak. Iaz, CD Hernani taldea hirugarren geratu zen. Bolari onenen artean, berriz, Elur Txoriko Fermin Zuloagak hirugarren postua lortu zuen 49 brila botata. Elur Txori zazpigarren izan zen eta Ur Mia bederatzigarren.
Bikotekakoa, Ereñotzun
Taldekako Txapelketa bukatzean, Bikotekako Txapelketaren txanda izango da. Eta aurreneko tiraldia, Ereñotzun jokatuko da. Urtarrileko azken igandean izango da. Lau tiralditara jokatuko dute.
Hernaniko bolariak
Elur Txori:
Miguel Burugain
Aurelio Santos
Fermin Zuloaga
Juan Goenaga
Julen Loitegi
Marzelino Iza
CD Hernani:
Miguel Arrozpide
Mikel Arroyo
Andoni Berasategi
Bixente Guerra
Iban Aizpiolea
Jokin Lizeaga
Ur Mia:
Aritz Zerain
Igor Miner
Iñaki Miner
Leandro Miner
Antonio Miner
Ibon Miner