Zer da fiskalitatea?

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 11a, 01:00

Hitzaldia antolatu du Natzak fiskalitateari buruz. Hala dio: «Garai hauetan bada debatea. Alde batetik, PNV-PSOE-PP alderdiek adostua dute fiskalitate eredu bat. Bestetik, Bilduk Gipuzkoan beste eredu bat garatzen du. Eta zer da fiskalitatea? Zertarako da? Ze eredu da onena? Gizartean dabiltzan galderak dira». Hori horrela, galdera horiei erantzuteko asmoz, antolatu du hitzaldia. Eta oraingo honetan, Itziar Miner gonbidatu dute Gipuzkoako Diputazioko Zer­ga eta Finantza Politi­kako zuzendaria. Beraien ikuspuntua azalduko du Minerrek. Hitzaldia, urtarrilaren 16an izango da, hau da, datorren ostegunean, Udale­txeko Areto Nagusian, 19:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!