Zortzi lagun atxilotu zituen asteazkenean Guardia Zibilak. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekaritza taldeko kideak. Horien artean dira, Jon Enparantza eta Jose Campo abokatuak, Hernanin lan egiten dutenak. Euren bulegoa ere miatu zuten.
Polizia operazio hau salatzeko eta atxilotuak askatzeko eskatuz, manifestazioa egin zen atzo Hernanin, eragile desberdinek deituta. Eta mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten. Kontzentrazioa izango da gaur Donostiako udaletxe aurrean, 12:00etan.
Operazio politiko hau ez dutela onartzen azaldu zuten atzo, eta argi dute, EPPKk hartutako erabaki garrantzitsuei emandako erantzuna dela. «Estatuak bake prozesua galarazi nahi du eta etsipena sortu. Estatuaren ahulezia politikoaren ondorio da». Presoen eskubideak defendatzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!