Urkizu eta Altunak Euskal Herriko Txapelketari ekingo diote gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 10a, 01:00

Txapelketa berriak hasiko dira asteburu honetan, esku pelotan. Alde batetik, Euskal Herriko Txapelketari ekingo diote. Hernaniko hiru taldek jokatuko dute txapelketa honetan eta gaur bertan Urkizu eta Altunaren txanda izango da, sub22an. Aurrera Saiazen aurka jokatuko dute 20:00etatik aurrera, Tolosan. Alebin eta infantilek, berriz, Gipuzkoako Binakako Txapelketari helduko diote. Gaur bi partidu jokatuko dituzte infantilek Errenterian, 19:45etatik aurrera: Eple/Larburu-Gorrotxategi; eta Eple/Gorostidi-Zugasti.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!