Hernaniko preso eta iheslarien senideek deituta, enkartelada egingo dute gaur 20:00etan abiatuta. Errepresaliatuak etxera lelopean izango da. Euren senideen eskubideek urratuta jarraitzen dutela gogorarazi dute eta dei egiten diete herritar guztiei bat egiteko euren aldarrikapenekin.