Errumaniarren kanpamenduari buruzko dokumentala eta solasaldia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 10a, 01:00

Dokumentala egin du SOS Arrazakeriak, Hernanin eta Astigarragan dauden errumaniar kanpamenduei buruz, eta dokumental hori emango dute datorren ostegunean, Bi­te­rin. Balta Txuria, Balta Ber­dea. Urumearen zurrumurrua izena du dokumentalak. Atzo aurkeztu zuten pren­tsaurrean Udal ordezkariek eta AMHER-SOS Arrazake­ria­ko kideek. Kanpamenduan, Europa ekialdeko ijitu jatorriko per­tsonak bizi dira eta euren egoeraren berri emateaz gain, instituzioek beraiekin martxan jarri duten planaren berri ema­ten da dokumentalean. Prejuizioetan ere eragin nahi du dokumentalak. 19:00etan hasiko da eta ondoren solasaldia izango da. (Igandeko Kro­ni­kan, informazio gehiago).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!