Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu zituen atzo Bilbon, Donostian eta Iruñean, eta Hernanin abokatuen bulego bat miatzen aritu ziren arratsalde osoan. Polizia operazio hori salatzeko manifestazioa egingo dute gaur, 20:00etan, Gudarien plazan, hiru taldek deituta: LAB, Ernai eta Sortu taldeek egin dute deialdia, lema honekin: Konponbideari erasorik ez; atxilotuak askatu; utzi bakean Euskal Herria.