Ingeles ikastaroa, langabetuentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 9a, 01:00

Lanik gabe dauden hernaniarrentzat ingeles ikastaroa antolatu du Yaben akademiak. Bi astekoa izango da, astelehenetik ostegunera, goizez. Dohainik da. Izena emateko, beharrezkoa da: Hernanin erroldatuta egotea, lanik ez izatea, eta ingeles maila oinarrizkoa izatea (0-1 maila). Izena emateko: 943 33 17 63 edo akademia (Kardaberaz 60, behea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!