Lana bilatzen laguntzeko proiektu berri bat jarriko dute martxan Hernaniko Enplegu Gunean (Karobieta 63, anbulatorio zaharra). Langabetuei zuzendua da. Astelehenean hasi eta otsailaren 24ra bitarte iraungo du ikastaroak. Astelehenero izango dira saioak, 09:15etatik 11:15etara. Izena, lehenbailehen eman behar da.
Norbera ardatza,
lana bilatzeko
Lana bilatzeko prozesuan laguntzea izango da ikastaroaren helburua eta pertsonen motibazioan eta jardueran eragitea, norbera izateko ardatza lana lortzeko prozesuan. Honako konpetentziak landuko dituzte: lankidetza, parte hartzea, talde lana, iniziatiba, antolaketa eta plangintza.
Taldea, adin eta lan-eskarmentu ezberdina duten pertsonez osatuko da eta funtsezkoa izango da lana bilatzeko gogoa indartu nahi izatea eta besteei laguntzeko prest egotea.
Sei saio
Sei saio izango dira denera eta gai hauek landuko dituzte: agenda erabiltzen ikasi, posta elektronikoa, prentsa ikuspegi kritikoarekin irakurri, Curriculum Vitaea eta aurkezpen gutuna egin...
Izena emateko,
idatzi edo deitu
Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman behar dute. Horretarako, idatzi edo deitu: marijo-m@hernani.net, 943 33 68 02 (Marijo); edo jaionea@daiteke.com, 943 57 54 24 (Jaione).