Urte hasierako bilera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 8a, 01:00

Osiñagako auzo elkarteak urte hasierako bilera deitu du igandean. Honako gaiak landuko dituzte: iazko urtearen balantzea (2013 urtean egindako lanaren balorazioa eta kontuen azalpena); ba­tzordearen aldaketa (batzordean aldaketak egiteko eta lagun berriak sartzeko); 2014 urterako egutegia (jaiak, bilerak, proiektuak... finkatzea eta lanean hastea); auzoaren beharrak (auzoan dauden beharrak eta bestelakoak Udalari bideratzeko, eta egiteko); bestelakoak (auzokoek azaldu nahi dituzten beste gaiak edo beharrak). 12:00etan izango da, Arriatsuko eskolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!