Euskadiko Txapelketan 3 hernaniar, Gipuzkoakoan sekulako emaitzak lortuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 8a, 01:00

Iñigo Machio, Aimar Machio eta Imanol Pacheco, Arku tiroko Euskadiko Txapelketan izango dira otsailean, Gipuzkoako Txapelketan sekulako emaitzak lortu baitituzte. Iñigo Machio hirugarren geratu zen seniorretan. Aimar Machiok, berriz, infantil mailan jokatu zuen, nahiz eta 10 urte bakarrik izan, eta txapeldun izan zen. Imanol Pacheco ere txapeldun izan zen eskolarretan. Hiru hernaniarrak Errenteriako Ostadar taldean dabiltza eta maila guztietan oso emaitza onak lortu zituen taldeak. 7 taldek hartu zuten parte denera. Euskadiko Txapelketa otsailaren 14an jokatuko da Bizkaian. Bestalde, Aimar Machio gazteak, egundoko marka lortu zuen Hondarribian. 12 metroko distantzian, 296 puntu lortu zituen, 300 puntutatik. Beraiek dauzkaten datuen arabera, inork ez du lortu marka hori, adin horrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!