Izarren Arteko Partidua jokatu zuten abenduaren 27an, saskibaloi taldeko aurtengo senior jokalariek eta jokalari ohiek. Eta espero baino oihartzun haundiagoa izan zuen deialdiak. Jokalari ohiek 20 lagunez osatutako taldea bildu zuten. Harmailak ere ez ziren hutsik geratu. Lagunek, klubetik pasatako entrenatzaileek eta beste hainbatek ez zuten hitzordura huts egin. Partiduari dagokionean, 82-28 irabazi zuten egungo jokalariek. Esperientziaz gain, beste zerbait ere behar dela agerian geratu zen, jokalari ohien aldetik. Dena dela, festa izan zela nagusi azpimarratu dute antolatzaileek eta Hernanin saskibaloia bizirik dagoela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!