Langabetuentzako ingeles ikastaroa emango du Hernaniko Yaben ingeles akademiak. Guztiz dohainik izango da. Datorren astelehenean hasiko da, hau da, urtarrilaren 13an eta bi asteko iraupena izango du. Gehienez, 20 langabetu hernaniarrentzat egongo da lekua, beraz, lehenbailehen eman behar dela izena azaldu dute.
Motibatu eta aholkuak eman
Yabenen helburua da, ingelesa ikasten nondik hasi ez dakitenak motibatzea eta horiei aholkuak eta gomendioak ematea. Eta gaineratu dute: «Krisiaren eraginez, ikasketa pribatua jaso ezin duten herritarrak daude eta gure herria izanik, zerbait egin nahi dugu horren aurrean, guri dagokigun arloan».
Hernanin erroldatua eta langabetua
Interesatuta dauden herritarrek hiru baldintza bete behar dituzte ikastaroa jasotzeko: Hernanin erroldatuta egon behar dute, langabetua izan behar dute eta ingeleseko oinarrizko maila izan behar dute (0-1 maila).
Klaseak, astelehenetik ostegunera
Ikastaroa, bi astez emango dute; urtarrilaren 13ko eta 20 asteetan. Klaseak, astelehenetik ostegunera izango dira, goizez. Bi taldetan banatuta ariko dira.
Ikastaroaren barruan, bertako zerbitzuak
Ikastaro honetan, bertako materiala erabili ahal izango dute eta bertako zerbitzuak jasoko dituzte ikasleek, debalde: bertako instalazioak, irakasleak, fotokopiak, aholkuak...
Izen ematea, akademian
Lekua mugatua denez, komeni da ahalik eta azkarren ematea izena. Horretarako, akademiara jo behar da edo telefonoz deitu: Kardaberaz 60, behea edo 943 33 17 63.