Azken polizia operazioaren harira, prentsa oharra bidali du Udal Gobernuak. Halaxe dio: «Asteazkenean, bakearen etsaiek agindu eta gauzatutako beste operazio bat izan genuen Hernanin. Konponbidearen aurkako enegarren saiakera. Konponbidearen bidean egiten den urrats erabakigarri bakoitzeko, urrats horien bultzatzaileak atxilotuz erantzuten du estatuak.
Euskal Herrian zabaldu den prozesuak, bi indar antagoniko ditu; batetik, atzo Hernanin ikusi bezala, inboluzio eta salbuespen egoera batera itzuli nahi dutenena; eta bestetik, herritar guztien eskubideen bermean oinarritutako etorkizun baten aldekoena.
Hernanin, etorkizunaren alde eta inboluzioaren aurkako apustua egin dugu.
Azken eraso honi erantzuteko mobilizazioetan parte har dezagun eta bihar Bilbon egingo den itsasoan, izan gaitezen hernaniarrok tsunami!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!