Lanik gabe dauden 20 hernaniarrentzat kurtso intentsiboa emango du Yaben English School akademiak datozen egunetan. Debalde izango da, eta helburua da laguntzea hizkuntza bat ikasten nondik hasi ez dakitenei. Ikastaroa bukatzean aholkuak emango dizkiete ikasten jarraitzeko. Izena emateko, beharrezkoa: Hernanin erroldatuta egotea, lanik gabe, eta ingeles maila 0-1 izatea. Informazio gehiagorako
943 33 17 63 edo akademia (Kardaberaz 60, behea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!