Ojuel eta Galarzak ezin, final oso parekatuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 6a, 01:00

EMAITZAK berak erakusten duen moduan, final oso pa­re­katua jokatu zuten Paul Ojuel hernaniarrak eta Ga­lar­za bizkaitarrak, Santxo eta Urruzolaren kontra. Le­po­raino bete zen Villabona­ko pe­lotalekua, An­txon Pe­bet torneoko finalaz gozatzeko gogoz. Aurkariak nagusi izan ziren, 22-20, azken mo­men­­tuko huts egiteak me­dio.
Santxo eta Urruzola go­gor hasi ziren, tanto ba­koitzarekin asmatzen, dominatzen... eta 10-3 jarri ziren aurretik markagailuan. Hori izan zen lortutako alderik haundiena, Ojuel eta Ga­lar­zaren erreakzioa berehalakoa izan baitzen. Duten mai­la ematen hasi ziren: Gal­dakaoko atzelaria seguru ari zen atzeko koadroetan, na­gu­sitzen, okasio askorekin; Ojuel ere aurkaria baino ge­hiago izan zen partidu erditik aurrera. Eta hala, tantu ederrak ikusi ziren, 22-20ra bitartean. Ojuelen pare bat hutsegitek Santxo eta Urru­zolaren alde jarri zuten markagailua azken momentuan.

Hirutik bi irabazi,trinketean
Gipuzkoako Trinkete txapelketan zita garrantzitsuak zituzten Rodriguez, Lopez eta Esnaola pelotari hernaniarrek asteburuan.
Jubenil mailan, final laurdenetako partidua galdu zuen Suharri Rodriguezek Oiartzungo Salaberriaren kontra; 35-31. Rodriguezek zortea ez zuen lagun izan partiduko azken tantuetan eta sakearekin ere, ez zuen asmatu.
Senior mailan, final zor­tzirenetako partidua jokatu zuen Ander Lopezek. Na­gusi izan zen hernaniarra, 30-20 Donostiako Fernan­dezi irabazita. Eskuak ez zituen nahi bezain ondo Lopezek, baina aurkaria baina gehiago izan zen. Irabazi eta gero, final laurdenetan da Lopez.
Eta azkenik, beste garaipen bat, senior mailan: Es­naolak 40-31 irabazi zuen Zendoiaren kontra. Erraz irabazi zuen. Mailaz ez jaisteko lehian ari da Esnaola. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!