Hernanin, urtean, 800-1000 odol donazio egitea litzateke perfektua, OMSen (Organización Mundial de la Salud) datuen arabera. 2013ko datuak ez dabiltza oso urruti, 12 hilabeteak batuta, 736 odol estrakzio egin baitira anbulategian. Odol Emaileen elkarteak datu hori hobetu nahi du urte berriarekin batera, eta hernaniar guztiei egin die deia, hilean behin, odola ematera gerturatzeko. Hilabeteko aurreneko asteartean egiten dituzte estrakzioak anbulategian, 18:30etatik aurrera. 2014ko aurrenekoa bihar izango da.
60 donazioren
bueltan, hilero
Hilabeteroko datuei erreparatuz gero, Hernanin ez da gorabehera askorik izaten. 60 donazio edo estrakzio inguru egiten dira. Martxoa eta uztaila izan dira 2013ko hilabete onenak, 70 eta 79 donaziorekin. Kaxkarrena berriz, apirila 44rekin. Donante berrien datua ere, kontuan izateko da. 27 pertsonek eman dute odola 2013an Hernanin, aurreneko aldiz.
7 organo donante berri
Organo donante egiteko aukera ere izaten da hilabetero anbulatorioan. 2013an 7 pertsona egin ziren organo donante Hernanin. Odol Emaile elkartetik azaldu dutenez, oso inportantea da organo donante izan nahi duenak pausu hori eman eta jakinaraztea, etorkizunean tramite hori errazagoa izan dadin.
2013ko ODOL EMATEAK
Urtarrila 63 estrakzio, 0 berri
Otsaila 57 estrakzio, 2 berri
Martxoa 70 estrakzio, 2 berri
Apirila 44 estrakzio, 4 berri
Maiatza 64 estrakzio, 3 berri
Ekaina 57 estrakzio, 2 berri
Uztaila 79 estrakzio, 2 berri
Abuztua 61 estrakzio, 4 berri
Iraila 63 estrakzio, 4 berri
Urria 66 estrakzio, 3 berri
Azaroa 57 estrakzio, 0 berri
Abendua 55 estrakzio, 3 berri