Opariak eta ilusioa banatu zituzten erregeek, gau magikoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 6a, 01:00

poltsikoak karameloz be­t­e, erregeekin hitz egin, eta goiz-goiz oheratu ziren atzo hernaniarrak. Arratsaldeko 18:00ak inguruan iritsi ziren Hernanira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Zaharren Egoi­tzan izan eta gero, herrian barrena egin zuten kale buelta, txistulari, paje eta Musika Bandako lagunekin. Kale bazterretan zain zituzten hernaniarrak, bota zituzten goxoki kiloak bildu eta unetxo batean bazen ere, erregeak ikusteko. Plazan jai­tsi ziren karrozatik, deskan­tsatu, zerbait jan eta edan, eta hernaniarren opari eta desi­oak entzuteko. Ilara luzea zuten zain, urduritasuna eta ilusioa aurpegian nabari zi­tzaien umeak zeuden bertan. Banaka jaso zituzten gutunak, eta berehala etxera bidali zituzten, lotara. Goizeko ordu txikiak arte jarraitu zuen errege gaueko magiak; etxez etxe banatu zituzten ondo merezitako opariak!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!