Txotx denboraldia zabalik, datorren igandetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 5a, 01:00

datorren igandean irekiko dute 2014ko aurreneko kupela, Hernanin. Plazan izango da irekiera ekitaldia, eta horrekin batera, txotx denboraldia zabalik geratuko da, maiatzera bitartean. Festa eguna izango da datorren igandekoa, egun osokoa: ber­tsolariak, txotxetik aurreneko sagardoa probatzeko aukera... Hernaniko Kroni­kak ale berezia argitaratuko du egun horretan bertan, sa­gardo berriaren eta denboraldiaren informazio guztiarekin.

Errumaniarren kanpalekuaren inguruan, dokumentala
Balta Txuria, Balta Berdea. Uru­mearen zurrumurrua do­kumentala ikusteko aukera izango da Hernanin, hilaren 16an. Urumea ibaiaren ertzean 100 lagun inguru bizi dira Europa ekialdeko ijitu etniakoak. Balta Txuria eta Balta Berdea deitzen zaie auzo edo leku horiei. Astigarragako Uda­lak herrigune gisa onartu zituen bi leku hauek, eta bertako biztanleak erroldatu egin zituen. Dokumentalak, Her­nani eta Astigarragako kanpamendu hauen istorioa biltzen du. AMHERek antolatu du proiekzioa, eta Biterin izango da, iluntzeko 19:00­etan hasita. 

Kalez Kale Kantari eta erromeria, egun berean
Musika eta dantzarako zita ere izango da urtarrilean. Kalez Ka­le Kantarikoek euskal kantez jantziko dituzte kaleak, hilaren 12an, eguerdiko 12:00­etan. Arratsaldean, berriz, dan­­­­tzarako aukera jarriko du­te San Joan Konpartsa­koek; erromeria antolatu dute arra­tsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Erakusketa berria, asteartetik aurrera
Erakusketarik ere, ez da faltako urtarrilean. Lau Haizetara Go­goan taldeak antolatu du, eta bertan, Condor legioak Gernikan eragindako suntsipena ekarriko dute gogora. Bi­terin izango da hilaren 7tik 21era, 18:00etatik 20:00etara.

AGENDA
5 Erregeen kabalgata. 18:00etan.
7 Bisuteria-abalorioak ikastaroaren hasiera. Biteri kultur etxean, euskeraz, 19:00etatik 20:30etara.
11 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
12 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
12 Erromeria. San Joan Konpartsak antolatuta. 
18:30-20:30
12 Txotx Eguna
16 Dokumentala: Errumaniarren kanpalekua Hernani eta Astigarragan. AMHERen antolatuta, Kultur Etxean, 19:00etan.
28 Ipuin kontaketa Apaxirekin. Biteri kultur etxean. 17:30 (3-4 urte) 18:00 (5-7 urte).

LITERATUR SOLASALDIAK
21 Liburua: 3 Mariak,  Arantxa Urretabizkaiarena. Ane Mayozen eskutik, euskeraz. Udal Liburutegian, 19:30etan.

ERAKUSKETAK
7-21 Condor legioak Gernikan eragindako suntsipena. Lau Haizetara Gogoanen eskutik, Biteri kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara.

GAZTE TXOKOA
4 Dardo txapelketa.
8 Paperezko lanparak egiteko tailerra.
11 Eureka zientzia museora irteera.
17 Murala marraztu eta margotu Gazte Txokoan.
29,30 Kutxak egiteko tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!