Hernaniko marrazkilari txikiek jaso dituzte sariak: Salouen egonaldia, maletak eta kamisetak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 5a, 01:00

Herriko neska-mutil gaztetxoek marrazki polit eta ederrak bidali dituzte Hernani Bidaiak agentziara, urtero antolatzen duten Gabonetako zozketan parte hartzeko. Sariak ostiralean banatu zituzten, txokolate goxo baten bueltan. Irati Ortegak astebeteko egonaldia irabazi zuen Salouen, bi heldu eta bi umeentzat. Maletak jaso zituzten Estitxu Lizarragak, Irati Minerrek, Maddi Secok, Aiora Maciciorrek eta June Aranburuk. Eta kamiseta bana irabazi zuten Irati Zigandak, Jare Zumarragak eta Maider Arregik. Hernani Bidaiakek guztiak zoriondu ditu eta eskerrak eman dizkie parte hartu izanagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!