«Fisikoki prestatuta gaude, baina psikologikoki oso gogorra izango da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 5a, 01:00

Hernanin Xabier Salillas­ek 700 km egin zituen Etio­pia­ko Wukroren alde, eta sona haundia izan zuen atletismo munduan, eta bereziki ultrafondoan dabiltzanen ar­tean. Gaur egun Xabier Sali­llas Cantabriako talde batekin ari da, Ultrafondo Cantabria taldearekin, bertan egokitu zaio egungo ultrafondista one­nekin elkartzea. Hor sortu da ideia, eta Jose Antonio Soto, Toni Vazquez eta Salillas bera animatu dira beste elkartasun proba egitera, momentuko ultrafondista onenetakoak. Fisikoki sekulako maila daukate, 100 km-ko distantzietan eta baita 6-8 orduko probetan ere. Berez, egin behar lukete buruan daukaten marka. Hala ere, badira bestelako hainbat faktore, proba zailtzen dutenak, eta horietako bat da psikologikoa. Salillasek horri eman dio garrantzia, batez ere. «Leku jakin batean egongo gara, eta handik atera gabe, medioak bertan direla, ten­tsioari eustea izango da kontua. Elkar asko animatu beharko dugu, eta elkarren berri eman beharko diogu. Hor laguntza haundia eman lezake aldamenekoak».

Toni Vazquez, Sant Vicenç herriko izarra
Sant Vicenç dels Horts herrian egingo dute proba, eta bertako herritar bat izango da protagonista, Toni Vazquez hain zuzen. Begi gehienak berari begira egongo dira. Besteak beste, munduko errekorra egina dauka, 12 orduko mar­txa nordikoan, eta hainbat proba irabazi ditu: Borges Blanques-Montblanc (52 km), Rupit-Taradell (52 km), edo Reus-Montserrat (100 km), besteak beste.

J.A. Soto, Cantabriako jaun eta jabe
100 km-an Salillasek ondoan izango duen beste laguna Soto da, hain zuzen Cantabriako 100 km-ko txapelketa lau aldiz irabazi duen gaztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!