Beteranoek sasoi ederrean daudela erakutsi zuten

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 7a, 01:00

Eskubaloia probatzeko ate irekiak izan dira abenduan eta azken igandean bukatu ziren saioak. Garai batean Hernaniko eskubaloi taldean ibilitako jokalarien txanda izan zen, azken saio honetan, eta oraindik sasoi ederrean daudela erakutsi zuten. Beraien artean entrenamendua egin zuten eta ondoren, 12-14 urteko gaztetxoek eurekin jokatzeko aukera izan zuten. Txikiagoak ere ibili ziren gero, bestelako teknikak ikasten. Bertan, 66 neska-mutil elkartu ziren, 20 beterano, eta guraso mordoa. Denera, 129 umek hartu dute parte ate irekietan eta Eskubaloi Taldeko kideak pozik eta gogotsu daude lanean jarraitzeko. Ate irekiak agurtzeko, zumoak, txokolatea, polboroiak... eman zizkieten umeei eta salda goxoa izan zen helduentzat, Kiroldegiko tabernan egina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!