Bigarren eskuko azokan kalitatezko produktuak merke-merke erosteko aukera izaten da. Hernanin datorren larunbatean jarriko dute.
Edonork du bertan postua jartzeko aukera: arropa, musika, liburuak, DVDak... baldintza bakarra da, aldez aurretik izena ematea. Postua jarri nahi dutenek Berrerabilpen zentrora jo behar dute (Nafar kalea, 19), edo email bat idatzi berrera2@gmail.com helbidera, edo telefonoz deitu 661 331 113/ 682 741 366 zenbakietako batera
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!