Hilabetero bezala, ekintza ugari antolatu dituzte Gazte Txokoan (Aristizabal 5), urtarrilerako. Gaur bertan, Dardo Txapelketa izango da 17:30etan hasita.
Zientzia museora
Datorren astean, bideojokoak eta tailerrak izateaz gain, bi ekintza berri izango dituzte. Alde batetik, Eureka zientzia museora joango dira larunbatean. G1 autobus geltokian geratu dira 15:50etan. 4 euro eta autobus txartela eraman behar dira.
Bestetik, gorputz espresio tailerra izango dute igandean, 17:30etatik aurrera.
Murala eta Top Chef
Urtarrilaren 17an hitzordua jarri dute salako paretean murala marraztu eta margotzeko. Proiektorearekin definitutako diseinua paretean marraztu eta margotuko dute.
Urtarrilaren 19an, berriz, Top Chef antolatu dute, 17:00etatik aurrera, Biteriko sukaldean. 3 pertsonako taldetan apuntatu behar da Gazte Txokoan. Apuntatzeko azken eguna, urtarrilak 17.
Errugbi partidua ikustera
Azken aurreko astean ere ekintza interesgarri ugari izango dira. Urtarrilaren 22an Harremonak saioa izango da, urtarrilaren 23an, ping-pong txapelketa, 17:30etatik aurrera, eta urtarrilaren 26an errugbi partidua ikustera joango dira.
EGITARAUA
Gaur, Dardo Txapelketa.
Bihar, itxita.
Urtarrilak 7, 10, 21,U wii.
Urtarrilak 8, 9, paperezko
lanparak.
Urtarrilak 11, Eureka zientzia
museora (irteera).
Urtarrilak 12, gorputz
espresio tailerra.
Urtarrilak 14, 28, Play Station.
Urtarrilak 15, 16, marko tailerra.
Urtarrilak 17, murala marraztu
eta margotu.
Urtarrilak 18, kartak.
Urtarrilak 19, Top Chef.
Urtarrilak 22, Harremonak.
Urtarrilak 23, ping-pong.
Urtarrilak 24, Gabonetako
argazki proiekzioa.
Urtarrilak 25, futbolin
txapelketa.
Urtarrilak 26, Errugbira.
Urtarrilak 29, 30, kutxa
tailerra.
Urtarrilak 31, topagunea.