Erreka sortzeko adina tanta bildu ziren atzo Hernanin, Tantaz Blai jaialdian. Jendetza hitzak deskribatzen du ondoen bertara gerturatu zen jende kopurua. Busti egin ziren atzo herniarrak, euskal preso eta iheslarien alde. Aurpegi ezagun asko, eta ez hain ezagunak. Hamaika iturritik sortutako herritarrek egin zuten aportazioa, gatazka bat itxi eta ondorioei heltzeko bidean. Bilboko hitzorduan dute, hurrengo helmuga.