Euskadiko emakumezkoen selekzioak gaur egingo du azken entrenamendua Txapelketa Autonomikora joan aurretik. Andoni Samperio selekzionatzaileak egin duen deialdian, Hernaniko 6 jokalarik hartuko dute parte: Amets Castrejana, Maialen Aranegui, Anabel Perez, Marta Tejero, Leire Rodriguez eta Naroa Jaka. Jokalariak Mungian ariko dira 10:00etatik 13:00etara. Txapelketa Autonomikoaren aurreneko jardunaldia datorren asteko larunbatean jokatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!