Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den Tantaz Tanta ekimenera gonbidatu dute Hernaniko Akelarrea. Bilboko kaleak girotzea izango dute helburu eta ohiko dantza prestatzeko entsaioak antolatu dituzte urtarrilaren 8an eta 10ean, 19:00etan Goiz Eguzkin (txarrarekin, arkupetan). Izena emateko listak Garinen daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!