Elkarrekin abestuz agurtu zituzten Gabonak, bi abesbatzek

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 4a, 01:00

Gabon festak ari dira azkenera iristen, eta kutsu hori mantentzeko gogoz, Koral kontzertua eskaini zuten atzo Milagrosan Ozenki eta Goiz Eguzki abesbatzek. Bete egin zen aretoa, Ave Maria, Haurtxo maite, Hator hator, Elurra mararen.. gisako abestiak entzutera. Goiz Eguzkiko kideek abestu zuten lehendabizi; eta Ozenkikoek ondoren. Txalo zaparradak entzun ziren abesti guztien ondoren; eta benetan bereziak izan ziren, elkarrekin abestutako hiruak: hasieran, Agurra; erdian, Sigonore delle cime; eta bukatzeko, Zeru lurren errege.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!