«Eskerrik asko opariak emateko kanpainan parte hartu duzuenoi»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 3a, 01:00

Gipuzkoako sozialista gazteek eskerrak eman nahi dizkiete Regala una sonrisa kanpainan parte hartu duten guztiei. Gabonetan opariak biltzen aritu dira Gipuzkoako zenbait herritan, tartean Hernanin, eta honi esker, ume askok Gabonetan euren oparia izango dutela diote: «Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, hain momentu zailetan, zuen aportazioa egiteagatik. Arropa, jostailuak... dena izan da ongi-etorria. Zuei esker, irrifar asko izango dira aurten, gipuzkoarren etxeetan».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!