Ezeiza, Mujika, Sañudo eta Caballero Hernaniko igerilari onenak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 3a, 01:00

«Giroa paregabea izan zen eta emaitza oso onak lortu genituen» hitzekin baloratu du Jon Ander Izuzkizak Her­nani Saria. Joan den la­run­batean jokatu zen K­i­rol­de­gian, eta talderik onena Bu­runtzaldea izan zen. Hernaniko lau igerilari onenen postuak eta denborak, hauek izan ziren: Janire Ezeiza 100m libre frogako onena izan zen (1´08´´82) eta 100m lau estilo frogan laugarren bukatu zuen (1´18´´64); Txomin Mujika bigarren izan zen 100m bular frogan (1´18´´65); Lide Sañudo ere bigarren izan zen 100m bizkar frogan (1´18´´70,) eta bosgarren 100m lau estilo frogan (1´23´´27); azkenik Janire Caballerok laugarren egin zuen 100m bular frogan, (1´35´´54). Gainontzeko igerilari hernaniarrak ere bikain aritu ziren eta askok lortu zuten bere marka hobetzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!