Kontzentrazioa gaur eta jaialdia bihar, euskal presoen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 3a, 01:00

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde, Tantaz Tanta ekimena deitu dute urtarrilaren 11n Bil­­­­­­­­­bon. Aurretik hainbat ekintza ari dira izaten herriz herri, tartean, Hernanin.

Kontzentrazioa, gaur

Zinkoeneako kontzentrazioa Tantaz tanta, euskal presoen eskubideen alde lelopean bu­ru­tuko da gaur, 20:00etan ha­sita. Hernaniko Preso eta Iheslarien senideek jakinarazi dutenez, urtarrilaren 11ra bi­tarteko deialdiak honen harira antolatutakoak izango di­ra. Diote, euren senide presoen eskubideak urratuta ja­rrai­tzen dutela eta gizarte osoari jakinarazi behar diotela; hala, gaurko kontzen­tra­zio­­ra joateko deia luzatu dute.  

Hernaniarren tantak
bilduko dituzte, bihar

Tantaz Blai jaialdia antolatu dute bihar Kirol­degian, 19:30etatik aurrera. Herna­nia­rren aportazioa edo tantak biltzea du helburu jaialdi honek, eta  bertan izango dira bat egin duten hainbat herritar, besteak beste: Morau, Xabier Solano, Bertso Es­kolako kideak, an­tzer­kikoak, dantzariak... Herna­niar guztiei luzatu diete deia, Kiroldegira gerturatu eta euren tanta eman edo aportazioa egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!