Gabon jaiak aprobetxatu eta koral kontzertua eskainiko dute elkarrekin gaur, Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzek. Milagrosan izango da 15 abestiko emanaldia, iluntzeko 19:30etatik aurrera.
Agurra kantatuko dute elkarrekin bi abesbatzek, kontzertuari hasiera emateko. Goiz Eguzkiko kideek segiko dute ostera, eta Javier Zubimendik gidatuta, sei kanta eskainiko dituzte: Ave Maria, Zugana naiz Jauna, Alma llanera, Haurtxo maite, Haurtxo maitagarri bat eta Adeste fideles.
Bi abesbatzak elkartu egingo dira berriz ere kontzertu erdian, Signore delle cime kanta abesteko. Ondoren, Ozenkikoen txanda izango da; Imanol Kamiok zuzenduta, beste sei abesti kantatuko dituzte: Aintzinako hiru euskal abesti, Hator, hator, Elurra mara, Vals Shostakovich, A tu lado eta Segalariak.
Bukatzeko, Zeru lurren errege abestia entzungo da Milagrosan, bi abesbatzen eskutik.