Goi mailako bertso saioa gaur, Txapelketan aritutako sei bertsolarirekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 3a, 01:00

Txapelketa bukatu berri, garai ona izan ohi da hau, bertsolariak goi mailan ikusteko. Punturik onenean izaten dira orain bertsolariak, presioa bukatu izanaren lasaitasunarekin. Hori aprobetxatu, eta Bertsolataren barruan jaialdia antolatu dute gaur, aurtengo edizioari ginda jar­tzeko asmoz. Goi mailako sei bertsolari ariko dira Biterin, 19:30etatik aurrera: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Agirre, Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia eta Jone Uria.
Sei bertsolariek kantatu dute aurtengo Txapelketa Nagusian, eta buruz burukora iritsi ziren biak ere, Biterin izango dira gaur. Bertso saio tradizionala izango da, betikoa; eta gai jartzaile lanetan, Agin Laburu izango dute, hau ere, Txapelketa Na­gusian aritutakoa. Saioa ikusteko sarrera guztiak aldez aurretik saldu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!