Antonio Miner bolari onena, Donostiako Sagardoaren Apurua festan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 2a, 01:00

Urteko lehenengo sagardoa probatzeko aukera izaten zen garai ba­tean sagardotegietan; Sagardoaren Apurua deitzen zioten, egun ho­rri. Izena berreskuratu, eta hiru eguneko festa antolatu zuten Donos­tian abenduaren 27tik 29ra. Bretxa izan zen eszenatoki eta orain 200 urte inguruko girora itzultzen saiatu ziren. Bolatokia jarri eta kendu ere egin zuten hiru egunetan. Lehenengo bi egunetan bola probatzeko aukera, eta azkenekoan, tiraldia. Antonio Miner ereño­tzua­rrak irabazi zuen, 34 botata; bigarren, Altzako Antonio Goenaga 33 botata; eta hirugarren, Zeraingo Antonio Alustiza, 30 botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!