Euskal Herriko mus bikoterik onena zein ote? Kanporaketak
jokatzen ari dira herri askotan, eta Hernanin ere, izango da
aukera. Igandean Ereñotzuko Irrintzi tabernan jokatuko da aurreneko kanporaketa, 16:30etatik aurrera. Parte hartu nahi duten bikoteek bertan eman behar dute izena, hasi aurretik. Hurrengo fasera zenbat bikote pasako diren momentuan erabakitzen da, partehartzaile kopurua izaten baita kontuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!