Hernaniarrak irabazle, maila eta txapelketa guztietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 2a, 01:00

hernaniko paletariak goi mailan dabiltza eta pasa berri den asteburua da adibideetako bat. Emakumea Pilotari txapelketan, 1go mailan, Eli Gutie­rrezek irabazi zuen, Mai­­der Mendizabal bikotearekin, Mi­ren Goikoetxea eta Aria­ne Arrietaren kontra. 2garren mailan, Leire Lucas hernaniarra eta Arruti bikotea izan ziren garaile, Garazi Jauregi eta Redondoren kontra. Nafar Pala Txapelketan, Maider Huizik irabazi zuen, Olaia Eizagirrerekin batera; aurkari Miren Goikoetxea eta Maddi Mendizabal izan zituzten. Elite mailan, bigarren geratu ziren Irazustabarrena eta A. Arrieta hernaniarrak, Muneta eta Continen kontra. Lesakako finalean ere, bi hernaniar txapeldun: Aieko Zubimendi eta Endika Ra­mos, Loidi eta Olaizolari 25-18 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!